Lege-oharra

Autobuses Alegría webgune honen titularrak lege-ohar hau sortu du, 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoaren, 10. artikulua betetzeko.

Webgune honetan nabigatzeko, lege-ohar honetan jasotako baldintzak bete beharko dira. Baldintzok eguneratu egin ahal izango dira aldian behin, aurrez jakinarazi gabe.

Webgunean nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ongi ulertu dituela eta berariaz onartu dituela baldintzok.

Web-orrialdea eguneratzea eta aldatzea

Autobuses Alegríak eskubidea du bere webguneko informazioa, egitura nahiz aurkezpena aurrez ohartarazi gabe aldatzeko, eta ez du horregatik inolako erantzukizunik izango.

Informazio orokorra

Jabetza intelektuala

Webgune honetako edukiak, testuak, irudiak, soinuak, animazioak… eta bere diseinu grafikoa eta iturburu-kodea jabetza intelektualeko eta industriako eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu, Autobuses Alegríaren alde.

Hortaz, erabat debekatuta dago horiek kopiatzea, banatzea edo jendaurrean osoki nahiz partzialki hedatzea, Autobuses Aldegríaren berariazko idatzizko baimenik gabe.

Webgunearen edukia eta estekak

Autobuses Alegríak ez du erantzukizunik izango, erabiltzaileek edukiak erabiltzearen edo indarreko edozein lege-xedapen urratzearen ondoriozko kalte-galerengatik.

Era berean, ez du bere gain erantzukizunik hartuko, webgune honetako esteken edo bilatzaileen bidez atzitutako hirugarrenen web-orrialdeetan dagoen informazioagatik.

Alderdi teknikoei buruzko adierapenak

Autobuses Alegríak ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko, Interneterako konexioan zehar ekipamendu informatikoetan gertatzen diren arazo tekniko edo hutsegiteengatik, eta Autobuses Alegríaren kontroletik kanpo hirugarren pertsonak legez kanpo sartzearen ondorioz sortutako kalteengatik.

Salbuetsita dago, halaber, ematen duen informazioa kanpoko iturrietatik datorrenean gertatutako hutsegite, akats edo ez-esateen ondorioz erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte-galeren erantzukizunetik.